142. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako kontratazioetarako eta prestakuntzarako atezain lanpostuen deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, apirilaren 25ean emandako 933/2016 Ebazpenaren bitartez, atezain lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2016ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

Encarnación Moreno Garalut andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 933/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, atezain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 25, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1608415