140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren ordezkapena

Mankomunitateko lehendakaria kanpoan egonen denez 2016ko uztailaren 8tik 15era eta 22tik 28ra, denak barne, udako oporrak direla eta.

Kontuan harturik ezen legea eta Mankomunitateko estatutuak bat heldu direla, 14. artikuluan, lehendakariordeak lehendakaria ordezteko eskumenari dagokionez, haren eginkizun guztietan, hura kanpoan dagoenean besteak beste.

Lehendakariordeak ez ditu lehendakariaren eginkizunak bere gain hartuko Lehendakaritzaren dekretu bidezko eskuordetza berariazkorik gabe. Bertan azalduko dira haren nondik norakoak eta eskuordetzaren eraginaren datak; betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Horrenbestez, Lehendakaritza honek,

EBATZI DU:

1. Ablitasko alkate den Cecilio Antón Ruiz lehendakariordearen esku uztea lehendakariaren eginkizunak, eskuordetu daitezkeen guztiak, eta hark bere gain hartu ditu, 2016ko uztailaren 8tik 15era eta 22tik 28ra, denak barne.

2. Honako hau jakinaraztea interesdunari eta Mankomunitateko zerbitzu egokiei, behar diren ondorioetarako.

3. Ebazpen hau Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Corellan, 2016ko uztailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1608229