1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
833E/2016 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Aroztegiko (Atetz) 5. poligonoko 88. lurzatian turismo kanpalekua egiteko proiektuaren Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena. Servicios Turísticos Atez SLL da sustatzailea.
2016ko ekainaren 28an Aroztegiko (Atetz) 5. poligonoko 88. lurzatian turismo kanpalekua egiteko proiektua sartu zen Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Proiektatutako jarduketa turismo kanpalekua da, turismorako erabiliko dena. Kanpalekurako eremu bat dauka, baita ekipamendu eraikin bat eta kirol eremu bat ere, hori guztia perimetroko berdegune batez zedarrituta.
Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskineko H6 atalean sartuta baitago (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), eta kontuan harturik proiektuak ez duela ukitzen ingurumenaren aldetik sentikorra den eremurik eta bere neurriak direla-eta ingurumeneko ukipen nabarmenik ez duela sortzen, 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz
EBATZI DUT:
1. Aroztegiko (Atetz) 5. poligonoko 88. lurzatian turismo kanpalekua egiteko proiektuak, 4A eranskinean sartzen denak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Proiektu hori Servicios Turísticos Atez SLLk sustatu du.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko uztailaren 6an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1608490