140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea

2016ko ekainaren 30ean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 287/2016 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluaren arabera, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatzen du, eginkizun guztietan, bigarren hori ez badago.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2016ko uztailaren 20tik 31 arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

EBATZI DUT:

1. Delegatzea Mankomunitateko lehendakariorde José Ignacio López Zubicaray jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion eskudantziak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horren eragina 2016ko uztailaren 20tik 31 artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3. Delegatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1608201