140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2016

Honen bitartez aditzera ematen zaie Torres del Rioko herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2016ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 22an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Torres del Rioko Udalaren kontuetan ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabank banketxeetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko abuztuaren 22an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2016ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1608270