2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
1., 2. eta 3. aldaketa 2015eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2016ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–Aurrekontuko 1/2015 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 25.273 euro.
–Aurrekontuko 2/2015 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 4.205,44 euro.
–Aurrekontuko 3/2015 aldaketa, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 3.021 euro.
Tebasen, 2016ko uztailaren 27an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1608202