140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa, Orotz-Betelu herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2016ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Orotz-Betelu herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), hasierako onespena 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratu eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da ordenantza horren aldaketa behi betiko onestea eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

ALDAKETA, OROTZ-BETELU HERRIKO JABARI PUBLIKOAN INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEAN

3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

5. artikulua. Deuseztaturik gelditu da oso-osorik.

Iragarkiaren kodea: L1608196