140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Eskumenen eskuordetze berezia

Olaztiko Udaleko ordezko alkateak, 2016ko uztailaren 1ean, 42/2016 Ebazpena eman du. Honela dio, hitzez hitz:

Ikusirik 2016ko maiatzaren 30ean Aritz Barandiaran Albizturrek baimena eskatu duela Olaztiko Sarasate plaza 2016ko uztailaren 17an erabiltzeko, hainbat emanaldi egiteko.

Ikusirik Udaleko ordezko alkateak zuzeneko harremana duela, ahaide gisa, lizentzia eskatzailearekin eta, beraz, kasu honetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2 b) artikuluak abstenitzera behartzen duela.

Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Aipatu obra baimenaren espedientean esku ez hartzea eta aipatu baimena emateko eskumena Olaztiko Udaleko zinegotzi Mikel Azkargorta Boalen esku uztea.

Bigarrena.–Jakinaraz bekio izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Hirugarrena.–Eskuordetze horren berri osoko bilkurari ematea, egiten duen lehenbiziko saioan.

Olaztin, 2016ko uztailaren 1ean.–Ordezko alkatea, Ibai Barandiaran Albiztur.

Iragarkiaren kodea: L1608215