2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aurrekontuko 4/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 4/2016 aldaketa egiteari buruzko espedientea, kreditu gehikuntzari dagokiona, bigarren eskuko traktore bat erosteko.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2015eko aurrekontuan egindako 8. aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Mendabian, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1608224