2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Eginkizunak bertze baten esku uztea
Luzaideko Udaleko kudeaketa batzordeko buruak, 2016ko uztailaren 1eko 45/2016 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:
“2016ko uztailaren 2tik 13ra udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak bertze baten esku uztea.
Abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1. Luzaideko Udaleko kudeaketa batzordeko burua naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta lehen alkateordearen esku uztea aipatu egunetan, alkateordeei dagokien bezala, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz.
2. Eskuordetza honen berri ematea M.ª Elena Aizpuru Zubizarreta kudeaketa batzordeko kideari.
3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.
Luzaiden, 2016ko uztailaren 1ean.–Kudeaketa batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.
Iragarkiaren kodea: L1608218