247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, zerbitzu anitzetako langileen arduradun lanpostu bat (C mailakoa) oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

2017ko urriaren 25ean, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak 623/2017 Ebazpena eman zuen, onesteko zerbitzu anitzetako langileen arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin behineko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkatetzak 2017ko abenduaren 18an emandako 728. Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, Berriobeitiko Udaleko zerbitzu orokorretako langileen arduradun lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian. Deialdia Alkatetzaren irailaren 1eko 514/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena.–Probak egiteko eguna ezartzea: 2018ko urtarrilaren 15ean lehena, 9:00etan, Berriobeitiko Udaletxean.

2018ko urtarrilaren 22an bigarrena, toki eta ordu beretan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2017ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

JOSE ANGEL ARDANAZ ULIBARRI

Iragarkiaren kodea: L1714656