2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Espedientea irekitzea Ilarratz bidea ofizioz berreskuratzeko. Delako bideak, ekialdetik mendebaldera, 17. poligonoko 21, 22, 24, 25, 28 eta 120. lurzatiekin egiten du muga, Ilarratzen
Esteribarko Udalak, 2016ko ekainaren 30eko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Espedientea irekitzea Ilarratz bidea ofizioz berreskuratzeko, haren jabetza berreskuratzeko xedez. Delako bidea udal jabetzakoa da eta, ekialdetik mendebaldera, 17. poligonoko 21, 22, 24, 25, 28 eta 120. lurzatiekin egiten du muga, Ilarratzen (Esteribar).
Bigarrena.–Entzutea ematea mugakideei eta interesdun gisa agertzen diren guztiei, bidezko alegazioak eta komenigarriak iruditzen zaizkien agiri, froga eta gainerako irizpideak aurkez ditzaten, beren eskubide eta interesak ahalik eta hobekien defendatzeko. Horretarako, hilabetea izanen dute erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Argitara ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hilabetean, nornahik alega dezan bere eskubideari komeni zaiona.
Laugarrena.–Baimena ematea alkateari edo legez hura ordezten duenari, ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren egintzak egin eta sinatu beharreko agiri guztiak sina ditzan.
Esteribarren, 2016ko uztailaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Ander Magallón Lusarreta.
Iragarkiaren kodea: L1608237