140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Argitaraturik Osoko Bilkurak 2016ko maiatzaren 25ean hartutako erabakia, 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestekoa (1/2016) (Eraikinak berritzeko diru-laguntzen kontu-sailaren kreditu gehikuntza), eta jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 152207800000

Eraikinak zaharberritzeko laguntzak

19.327,00

Finantzabidea:

Kreditu gerakina gehitzea.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 8700001

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

19.327,00

Berriozarren, 2016ko uztailaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1608274