138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Hiritar Babespenerako zinegotzi delegatuak emandako ebazpenak, ondotik laburbiltzen direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatua bizi den herriko Udalaren edo Kontzejuaren ediktu oholean ematen dira argitara:

Interesatua: Pedro Arza Romero. Matrikula: NA-9392-AB. Ebazpenaren eguna: 2000ko irailaren 6a (6/PC). Zergatia: egoiliar txartela baliogabetzea.

Ebazpen horren aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urriaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0009635