140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

288/2016 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien eta Araubide Juridikoaren Ataleko buruaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 41.3 artikuluan xedatzen denez, zerbitzuetako zuzendariak eta ataletako, bulegoetako eta beheragoko unitateetako buruak zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, horretaz araudi berariazkorik ez baldin bada. Manu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

EBATZI DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu edo atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria:

a) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu edo atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu edo atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu edo atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu edo atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

6. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako zerbitzuburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Araubide Juridikoaren Ataleko burua:

a) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

d) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagués García.

Iragarkiaren kodea: F1608332