2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2016ko tasak eta karga-tasak. Onespena
Bidankozeko Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma zegoela, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,2200.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,6000.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %2,85.
4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:
–Batetik bortz urte bitarte: %2,5.
–Hamar urte bitarte: %2,4.
–Hamabortz urte bitarte: %2,3.
–Hogei urte bitarte: %2,3.
%13ko tasa aplikatuko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bidankozen, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.
Iragarkiaren kodea: L1517528