14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2016ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2015eko azaroaren 10eko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2015eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an. Jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da.

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATETIK ZERBITZU EMATEN DUTEN LANPOSTUAK

–Idazkaria: Zenbakia: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: (%35). Lanpostuko osagarria: %28.72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu hartzailea: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: (%35). Lanpostuko osagarria: %28.72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

–Administrari laguntzailea: Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Utergan, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1517535