14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2016ko karga-tasak

Untzueko Udalak ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran:

“Lehenbizikoa.–2016rako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

–Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga:

  • 1 eta 20 urte arteko aldi guztietarako portzentajerik txikienak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz.
  • Karga-tasa: %8.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuaren arabera, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean”.

Untzuen, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1600050