2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ilarregiko Kontzeju Etxearen xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Ultzamako Udaleko Alkatetzak, 2015eko abenduaren 29ko 242/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuko Etxea handitzeko xehetasun azterlanaren espedientea, Ilarregiko Kontzejuak eskatuta. Etxearen erabilera Kontzejuko Etxea eta gastronomia elkartea izanen da, eta Ilarregiko 17. poligonoko 312. lurzatian dago. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, indarrean den testuaren arabera, bere 62, 76, 74 eta 81.-1 artikuluetan eta harekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.
Larraintzarren, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1600035