14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, UE 39 unitateko 15.C-4 lurzatiaren xehetasun azterlanean. Behin betiko onespena

2015eko irailaren 28ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zen 2005eko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran onetsitako xehetasun azterlanaren aldaketa, 15C-4 lurzatiaren barnean eraikitzen ahal den bolumenaren barne lerrokadurak aldatzeko (borondatez birzatitzeko proiektuaren arabera). Lurzati hori katastroko La Barrena industrialdeko 11. unitate integratuko 39. exekuzio unitateko 32. poligonoko 335.a da eta Zaragoza etorbidearen eta Mañeruko kanala kalearen artean dago. Aldaketa Multimarcas Ebro SLk sustatu du, Agustín Fernández Prada goi-mailako arkitektoak 2015eko ekainaren 2an idatzi proiektuaren arabera.

Orobat, 2015eko irailaren 28ko bilkura berean, erabaki zen hirigintzako araudia Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.

Tuteran, 2015eko urriaren 6an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

ERANSKINA

–32. poligonoko 15C-4 lurzatiaren xehetasun azterlana (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1600238