14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

404E/2015 EBAZPENA, abenduaren 8koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Longidako udal mugapean Agoizko industrialdeko ezponda egonkortzeko obra proiektutik datozen soberako lurrak metatzeko proiekturako. Sustatzailea Ebroko Ur Konfederazioa da.

2015eko abuztuaren 12an Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Nafarroako Ubideko “O” tartean gertatuko lur-jauziak direla-eta, ezpondak saneatzeko eta egonkortzeko obren bigarren faseko soberako lurrak biltzea da proiektatutako jarduketa. Horrek aipatu ubideko ezkerreko ertzetik doan berma ukitzen du.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 257E/2015 Ebazpenaren bidez, lehendabiziko faseko hondaketetako soberako lurrak biltzeko baimena eman zen Longidako udal mugapeko 21. poligonoko 38. lurzatian, 4.000 m³-ko bolumena baitu. Bigarren fase honetan, obra horretatik beretik datorren soberako lurren bilketa osatzeko Nafarroako Ubideko akueduktuaren ondoan dagoen eremu bat aukeratu da, Longidako udal mugapeko 21. poligonoko 22. landa lurzatian eta 26. poligonoko 42., 73., 75. eta 76. lurzatietan, 9.600 m²-ko guztizko azalera baitu. Betelaneko materialak gehienez ere 10 m-ko garaiera izango du.

Aukeratu den isurketarako eremua nahiko degradatuta dago Nafarroako Ubideko obretan lurren zabortegi gisa erabili zelako eta oraindik bertan ez delako garatu muntako landare-estalkirik. “Spiraeo obovatae-Quercetum rotundifoliae” habitatari dagokion serieko lehendabiziko eboluzio-aldiak dira, larreen eta belai xerofitiko basofilo batzuekin.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak, azaroaren 17ko txostenean, aditzera ematen du eskaera jarduera baimendutzat hartzen ahal dela (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 111. artikulua). Baimendutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira eta ez dute lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenik behar (aipatu foru legearen 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen (Ur Konfederazioa, Ingurumeneko Departamentua, Herri Lan Zuzendaritza Nagusia...) lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe tramite horietan organo eskudunak baloratzea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Espedientean Longidako eta Agoizko udalen aldeko txostenak daude, biak 2015eko abuztuaren 28koak. Agoizko Udalak aditzera ematen du sustatzaileak dagozkion obra-lizentziak eskatu beharko dituela Longidako Udalean 21. poligonoko 38. lurzatirako nahiz egungo proiektuak ukitutako lurzatietarako.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak aldeko txostena egin dio jarduketari, baldin eta ebazpen honetan biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Longidako udal mugapean Agoizko industrialdeko ezponda egonkortzeko obra proiektutik datozen soberako lurrak metatzeko proiekturako. Sustatzailea Ebroko Ur Konfederazioa da.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Luizien ondorioz “0” tartean ukitutako ezpondak egonkortzeko lanak bukatu ondoren, honako hau eginen da: lurrak berriz profilatzea, burualdeko ertzak kentzea eta hidroereitea bikoitza egitea, bertako belar eta zuhaixka espezieen haziak nahasiz, ubideko tarte hori paisaian integratzeko.

–Espediente honen xedeko lurzatiak okupatu aurretik, betelaneko materialaren proiektua (Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 257E/2015 Ebazpenaren bidez baimendua) bukatuko da Longidako udal mugapeko 21. poligonoko 38. lurzatian, bertan bildutako baldintzekin.

–Geratzen den materiala Longidako mugapeko 21. poligonoko 22. lurzatian, 26. poligonoko 73., 75. eta 76. landa lurzatietan eta 26. poligonoko 42. lurzatian bilduko da.

–Materiala metatzeko toki horretan Nafarroako Ubideko ezponda bat egonkortzeko obretatik ateratako lur garbiak (170504 LER kodea) baizik ez dira onartuko, hau da, 9/2005 Errege Dekretuan beste erabilera batzuetarako ezarritako erreferentziazko maila generikoak gainditzen ez dituzten materialak, konposatu organikoetarako eta erreferentziazko maila generikoen azterketan lortutakoak metaletarako Nafarroan.

–Sustatzaileak bermatu beharko du lehengo zabortegiaren handitze-lanak egiten direla, bakar-bakarrik, aipatutako hondeaketetatik ateratako lurren hondakinekin, eta lurrak R10 gisako baimena duen lurren kudeatzaile batetik datozela, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Lurrak eremuan zabaldu baino lehen, egiaztatu behar da eraikuntzetako eta eraispenetako hondakinetako harri zatiak kendu direla, baita hondeaketa lurren definizioarekin bat egiten ez duten hondakin guztiak ere, lurren jatorrizko obretan ager daitezkeenak.

–Zabortegira sartzeko Nafarroako Ubidearen zerbitzu-errepidearen ondoan dagoen landaredia balizatu eta babestuko da, bereziki lizarren eta erkametzen aleak.

–Lurrak metro bat eta bi metro bitarteko pilatan metatuko dira, behetik gora, eta ongi trinkotuko dira, bete-lanen azken egonkortasuna bermatzeko.

–Jariatze-urak ateratzeko bide bat diseinatu beharko da, eta eremu zapalak sortzea saihestuko da, ura bildu ez dadin eta ondoko lurzatietan ez da aldatuko uren azaleko fluxuaren sistema.

–Topografia berrian ertzak saihestuko dira, eta, ahal dela, egokitzapen fisiografiko bat eginen da inguru hurbileko lurrekiko trantsizioa leuna izan dadin. Betetzen diren lurren azken azalera ongi profilatua geldituko da, eta harririk gabe.

–Ahal delarik, azken azaleran gutxienez 20 zentimetroko lur geruza bat botako da. Horretarako, obretatik ateratako lurrak erabiliko dira, materia organikoari dagokionez kalitate handienekotzat hartzen direnak. Kalitateko lurrik ez badago, medeagarri organikoak egingo dira.

–Lurra landareztatzeko prest utziko da. Ez dira inolaz ere azkeneko azalerak landareztatu gabe geldituko, espazio hori etorkizunean betelanetarako erabiltzea aurreikusita dagoelako, ingurumen ukipenen azterlanak proposatu bezala. Espazio hori itxi eta behin betiko lehengoratu nahi da; horretarako, aurreko larre eta baso erabilera emango zaio. Horrela, bukatutako azaleretan hidroereitea eginen beharko da, eremuko bertako belar eta zuhaixka espezieen haziak nahastuta.

–Ingurumenaren arloko edozein gorabehera dela eta, obrak egin bitartean sustatzaileak basozaintzari abisatu behar baldin badio, Agoizko barrutiko basozaintzari mezu elektroniko bat igorri beharko dio(ogfoaoiz8@cfnavarra.es).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau Longidako eta Agoizko udalei, Basozaintzari (Agoizko barrutia) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 8an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1516676