14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 22-DIC-15 (6/CU).

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen 2016ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:

–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.

–Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

–Langileen araubidea, haien hautapenari edo izendapenari jarraikiz.

2.–Kudeaketa administratiboaren eraginkortasunaren eta hobekuntzaren printzipioekin bat, komenigarritzat jotzen da aitzineko lerroaldeko lanpostuen zerrendan sartzea zuzendaritza lanpostuak eta izendapen librekoak, beren ezaugarriekin; horiek espresuki 1. eranskinaren amaieran agertzen dira, haren osagai.

3.–2. eranskinean agertzen diren langileen zerrenda onesten da, Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa zehaztuta.

4.–Plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria onesten da, espedientearen 3. eranskinean heldu den testua duela.

5.–Onetsitako plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adieraz litekeen arren.

6.–Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.”

Iruñean, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1600057