14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2016ko lan egutegia

Oltza Zendeako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko abenduaren 17an. Hona testu osoa:

Abenduaren 17ko 345/2015 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Honen bidez onesten da 2016ko lan egutegia, Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileendako.

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanuevak.

Ikusirik 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Ikusirik 486/2015 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunak zehazten dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Udaleko langileen ordezkari sindikalekin egin beharreko hitzarmena bukatuta.

Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2016ko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 7a: jaieguna Ororbian.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 19a eta 22a: Ororbiako bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Urriaren 31: Omiasaindu egunaren zubia.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 5a: San Frantzisko Xabierkoaren egunearen zubia.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 9:30etatik 14:00ak arte; gainerako bi ordu eta berrogeita hamar minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:00etik 16:00 arte. Orobat, kirol eta kultur koordinatzaileak asteazken arratsaldeetan ordu bat eta berrogei minutuz lan egin beharko du nahitaez. Hortaz, lanpostu horren ordutegi malgua, astelehenetik ostiralerako goizaldeetan, bi ordu eta hogeita hamar minutura mugatuko da.

Artikulu honetako aurreko atalean zehaztutako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko “Oltza Zendeako/Orkoiengo Musika Eskola” erakunde autonomoko langileei.

Hirugarrena.–Oltzako Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen lanaldiaren malgutasuna ezarri da, langileek laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazago izan dadin. Hona hemen jarraibideak:

1. Enplegatu bakoitzak gehienez 10 orduko saldo positibo edo negatiboa izaten ahalko du 7 ordu eta 20 minutuko lanaldiarekiko. Saldo hori egunero gaurkotuko da lanera agertzeko kontrol sistemaren bidez eta konpentsatuko dira hilabete natural bakoitzaren barrenean, egiatan lan egindako ordu guztiak eta hilabete natural bakoitzean egin beharreko lanorduak berdinak izan daitezen.

2. Nahitaezko lanaldia izanen da 9:30etik 14:00ak arte eta langile bakoitza kanpoan egon daiteke gehienez 10 orduz urtean; nolanahi ere, lantokian egon gabeko ordu horiek konpentsatu beharko ditu urtean zehar lan eginda.

Laugarrena.–Lanera agertzea kontrolatzeko, bertaratu direnen kontrolerako sistema automatikoa erabiliko da, eta enplegatu guztiek lanpostura sartzean eta bertatik ateratzean fitxatu beharko dute nahitaez. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta amaieran, baita lanaldiaren barnean irteten eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Bosgarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutu iraunen duen atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horri dagokionez, bulegoetako langileek nahitaez fitxatu beharko dute sartu-ateratzeetan.

Seigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 19a, abuztuaren 22a, urriaren 31 eta abenduaren 5a, horiek jaiegunak izanen baitira.

Zazpigarrena.–Udal administrazioaren zerbitzuetako premiak direla-eta, eta behar bezala jardun ahal izateko, kontabilitate, herritarrendako laguntza eta idazkaritza zerbitzuetan eta zerbitzu anitzetan-albiente lanetan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oltza Zendean, 2015eko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1517173