14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Zerga-tasak, 2016. urterako

Murchanteko Udalak, 2015eko abenduaren 29ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,1.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Kontatzen ahal den denbora tarteari urtean aplikatu beharreko ehunekoa:

  • 1etik 5 urtera bitarteko epea: %2,60.
  • 10 urtera bitarteko epea: %2,60.
  • 15 urtera bitarteko epea: %2,60.
  • 20 urtera bitarteko epea: %2,60.
  • Zerga-tasa: %15.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituenak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Murchanten, 2015eko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1517515