2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MELIDA
1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2015eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
1. espedientea
Kreditu-gehikuntzak:
–Higiezinetako konponketak: (1-121-21201). Zenbatekoa: 20.000,00 euro.
–Enplegatuen gizarte aseguruak: (1-314-16001). Zenbatekoa: 4.000,00 euro.
–Guarden ordainsariak: (1-440-120010). Zenbatekoa: 1.000,00 euro.
–Argiteriaren konponketa: (1-433-21102). Zenbatekoa: 9.000,00 euro.
–Konfederazioko ura eta Sequero: (1-531-221020). Zenbatekoa: 15.000,00 euro.
–Aspertsio orokorreko mantentze-lanak: (1-581-21704). Zenbatekoa: 30.000,00 euro.
–Katastroa eta arau subsidiarioak mantentzea: (1-613-22703). Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
Finantzaketa:
–Erabilera anitzeko aretoa: (1-4531-62205). Zenbatekoa: 82.000,00 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Melidan, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznarez.
Iragarkiaren kodea: L1517527