2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MELIDA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2015eko abenduaren 28an egin bilkuran, 2016ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.
Melidan, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1517526