2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mañeruko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2016ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.
Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2016ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Mañerun, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
ERANSKINA
Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak.
Lanpostuak:
–Funtzionarioak:
- Idazkaria (hutsik).
- Administrari-ofiziala (hutsik).
- Zerbitzu anitzetako enplegatua.
–Lan-kontratudunak:
- 2 administrari laguntzaile (1 lanaldi partzialekoa). (Hutsik).
- Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).
Mañeruko Udaleko langileak.
Lanpostuak:
–Lan-kontratudunak:
- Liburuzaina. (Lanaldi partzialean). Hutsik. D maila.
–Langileen zerrenda:
Izena: María Ángeles Zamora García. D maila. Lanpostua: liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.
Iragarkiaren kodea: L1600024