14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun azterlana Aldababide kaleko 2-8 zenbakietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2015eko abenduaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako Aldababide kaleko 2-8 zenbakietako xehetasun azterlana, Alfonso Pellejero Etxeberriak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1517550