2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Xehetasun azterlana, 1. poligonoko 846. lurzatiko eraikina handitzeko. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Julen Txoperena Migelenak aurkeztutako eta Gabriel Laborra arkitektoak prestatutako xehetasun azterlana eta eranskina, 1. poligonoko 846. lurzatiko eraikina handitzeko eta beste etxebizitza bat eraikitzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Igantzin, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1517547