14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Igantziko Udalaren 2015eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Udalak 2015eko otsailaren 19ko osoko bilkuran hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2015eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 27an, jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Igantzin, 2015eko abuztuaren 19an.–Alkatea, Imanol Retegi Etxeberria.

2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak.

1. Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

–Maila: A.

–Tokia: hutsik.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

2. Administrari-ofiziala.

–Maila: C.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Mailako osagarriak: %20,52.

–Antzinatasuna: 2 bosturteko.

–Gradua: 2. maila.

–Familia laguntza: bai.

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

3. Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Maila: D.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Mailako osagarriak: %20,35 + 250,00 euro.

–Antzinatasuna: bosturteko bat.

–Familia laguntza: bai

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 1 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

Bitarteko langileak araubide administratiboan.

1. Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

–Maila: A.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Osagarriak: %3,72).

–Antzinatasuna: 2 bosturteko.

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Jaione Sein Petrikorena.

–Maila: C

–Gradua: 2.

–Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroaren 10a.

–Lanpostua: administrari-ofiziala.

–Egoera administratiboa: jardunean.

2. Jokin Zabaleta Zabaleta.

–Maila: D.

–Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailaren 5a.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Egoera administratiboa: jardunean.

Bitarteko langileak araubide administratiboan.

1. M.ª José Larraiotz Ariztegi.

–Maila: A.

–Lanpostua: idazkaria.

–Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1517543