2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2016ko karga-tasak
Udalak, 2015eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1. 2016rako beren horretan uztea indarra duten zerga-tasa berak:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,10 indizea.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatu; hain zuzen ere 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko.
3. Erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, aitzineko puntuan adierazitako epea iragan ondoan tasak behin betiko onetsitzat joko dira. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Igantzin, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1517540