14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2016ko karga-tasak. Onespena

Garinoaingo Udalak ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean:

“Lehena-–2016ko karga-tasak onestea, aldaketarik egin gabe 2015eko ekitaldikoei dagokienez. Hona hemen:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,34.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: %15. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:

  • 5 urte bitarte: %3.
  • 10 urte bitarte: %2,8.
  • 15 urte bitarte: %2,7.
  • 20 urte bitarte: %2,7.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuaren arabera, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean.”

Garinoainen, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1600045