14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aurrekontuko 5/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2015eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontuko 5/2015 aldaketa: kreditu transferentzia Musika Eskolako funtzionamenduaren gastuetarako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua baita, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten bizilagunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, halakorik badute.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1600042