2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
2016rako tasak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldirako aldaketa, tasa eta zerga-tasetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tasa eta zerga-tasetan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1600038