14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Corellako Udalaren 2016ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1600037