14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Udalbatzako kideendako konpentsazioei buruzko erabakia

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Ikusirik goian aipaturiko artikuluak, Udalbatzak, osoko bilkuran, aho batez erabaki du ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea ondotik adierazten diren karguetarako:

Lehena.–5.000,00 euroko kalte-ordainak ematea alkateari haren eginkizunetan aritzean izandako gastuengatik.

Bigarrena.–Zinegotziei osoko bilkuretara eta Kontuen Batzorde Berezira joateagatik 6.000 euroko dietak ordaintzea.

Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien eginkizunetan aritzean izandako benetako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioendako ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuengatik, egiazki ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoan.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalbatza berria eratu zen egunetik aplikatuko da, hau da, 2015eko ekainaren 13tik.

Bosgarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitara dadila.

Ziritzan, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1600068