1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. MANUNET. Nazioarteko lankidetzako I+G+B proiektuak finantzatzeko programa.
MANUNET Europar Programaren 2016ko deialdian parte hartzeko epeak ireki izanaren berri ematen da. Programa horren barrenean, I+G+B proiektuak, ikerketa arloko Nafarroako enpresa eta erakundeek aurkeztuak, burutzen ahal dira nazioarteko lankidetzan fabrikazioko teknologia aurreratuei buruz.
–Helburua:
2017-2018 aldian, proiektuaren lurralde eremuan den beste entitateren batekin lankidetzan, fabrikazioko teknologia aurreratuei buruzko I+G+B jarduerak egin gogo dituzten Nafarroako enpresentzat bereziki da MANUNET programa.
Ezagutza ikertu eta hedatzen duten erakundeek ere (Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83. atalean definituak) hartzen ahal dute parte; betiere, MANUNETen lurralde eremuko bi herrialde desberdineko bi ETEk, gutxienez ere, parte hartu beharko dute aurkezten den proiektuan.
–Eskabideak noiz aurkeztu:
MANUNET deialdiak 2 fase ditu:
1. Lehen fasea: Proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 11tik martxoaren 17a artekoa da. Aurre-proposamenak ebaluatutakoan, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik joaten ahalko dira bigarren fasera.
2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2016ko ekainaren 28an bukatuko da.
Parte hartzeko baldintzak, inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrialdean begiratu eta jaso daitezke (http://www.manunet.net).
–Finantzaketa:
Garapen Ekonomikorako Departamentuan indarra duen araudiari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza deialdiaren esparruan, bigarren fasearen aurretik.
Programa honi esleitu zaion aurrekontua 500.000 eurokoa da, 2017an eta 2018an banatua.
Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarrita daude eskatzaile mota bakoitzak jasotzen ahal dituen laguntzaren mugak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.
Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua.
Tomás Caballero parkea, 1. zk., 4. oina.
Telefonoak: 848 427138, 848 427873.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 8an.–Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1600571