14. ALDIZKARIA - 2016ko Januaryren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2015eko abenduaren 18ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziritzan, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1600063