14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2015eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herrilurraren aldi baterako okupazioa, baita horri dagokion baldintza agiria ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Ziritzan, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1600060