14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2015eko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legez behar den gehiengoarekin, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea Udal Idazkaritzan dago.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazteluberrin, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1600011