2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2. poligonoko 202. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2015/12/22an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Andre Mariaren Jasokundea karrikako 3an dagoen etxebizitzen erakinean (udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 202. lurzatia) etxesailaren barneko patioko fatxada ukitzen duten lerrokadurak eta bolumena aldatzeko, igogailua jar dadin oztopo arkitektonikoak ezabatzearren. Azterlana Andre Mariaren Jasokundea karrikako 3 zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu, 2015eko irailak 4 datarekin, ESTDETALLE/2015/5 zenbakiko espedientea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2016ko urtarrilaren 8an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.
ERANSKINA
–Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 202. lurzatian (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1600159