14. ALDIZKARIA - 2016ko Januaryren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2015eko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 6/2015 espedientea. Behin betiko onespena

2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, aurrekontuan 6/2015 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6/2015 aldaketa aurrekontuan

Gastuen aurrekontuko gehikuntza:

I. kapitulua.–1 314 1600401: 4.500,00 euro.

II. kapitulua.–1 611 2260501: 7.500,00 euro.

Gastuen aurrekontuko murrizketa:

IV. kapitulua.–1 951 46603: 12.000,00 euro.

Berriobeitin, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1600046