2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
5. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko urriaren 22ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen aurrekontuko 5/2015 aldaketa eta 2015eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
| HASIERAN | BEHIN BETIKOA | OSOA |
GASTUAK |
6225.21206 | Kiroldegiko taberna | 600 | 1.958 | 2.558 |
TRANSFERENTZIA |
| HASIERAN | BEHEITITUA | GERAKINA |
45162801 | Zabalkunde jarduerak museoan | 2.500 | 1.958 | 542 |
Berbintzanan, 2015eko abenduaren 24an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1600025