14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Lizentziak ematea behin-behinekoz etenik

Berbintzanako Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin-behinekoz etetea etxebizitza berrietarako obretarako hirigintza-lizentzien ematea Los Auroros karrikan, harik eta behin betiko likidatzen den arte egindako urbanizazioaren kargen banaketa eta aipatutako bidea urbanizatzeko obrak bukatzen diren arte.

Interesa duten guztiei aditzera ematen zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1600019