2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2016ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkura berezian eta legearen araberako quoruma zuela, bertzeak bertze, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ordenantza fiskalak, jarraian aipatuko diren aldaketak eginda:
–Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza
–Museoan eta Aztarnategi Arkeologikoan sartzeko sarreren prezioak
–Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza
Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 eguneko epean egon ere hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.
Berbintzanan, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1600017