14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2016. urteko karga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2015eko abenduaren 29ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,405eko karga-tasa.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8eko karga-tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga tasa

  • Orokorra: %3,5
  • Fatxada pintatzea: salbuetsirik
  • Gazte ekintzaile berriek enpresa berriak ezartzea: %3.
  • Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): %1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

5 urte bitarte: %2,7

10 urte bitarte: %2,5

15 urte bitarte: %2,3.

20 urte bitarte: %2,2.

Kuota zehazteko karga-tasa: %11,02.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1600016