2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
04/2015, 05/2015 eta 06/2015 aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren aurrekontu orokorreko, Lagunak udal zerbitzuko eta Luis Morondo Musika Eskolako 04/2015, 05/2015 eta 06/2015 aldaketen espedientea, hurrenez hurren, 2015eko ekitaldian. Aldaketetan, kreditu gehikuntzak egiten dira hiru entitate horien aurrekontuetako kasuan kasuko kontu-sailetan, 2015eko ekitaldi ekonomikoan finantzatu ahal izateko 2012ko abenduko aparteko pagako zati bat, zein uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez deuseztatu baitzen, aurten berreskuratzeko kontzeptuarengatik ordaindutako zenbatekoak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden erabakiak bete daitezen.
Barañainen, 2015eko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1517546