2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Prezio publikoak, tasak, kargak,
zergak eta kontribuzioak 2016ko ekitaldirako. Onespena
Artazuko Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1.–Ondoko prezio publikoak, tasak, karga-tasak eta ponderazio-indizeak zehaztea, udal zergei dagokienez, 2016ko ekitaldirako. Hona hemen:
–Hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,25eko karga-tasa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,50eko karga-tasa.
–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
5 urte bitarte: %2,80.
10 urte bitarte: %2,60
15 urte bitarte: 2,50%
20 urte bitarte: %2,50.
Kuota zehazteko karga-tasa: %9,00.
Hilerriko zerbitzuak
1.–Ehorzketak:
a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsirik.
b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 220 euro.
–Errautsetarako kutxak edo kutxatilak, hilobi berrian: 120 euro.
–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.
2.–Hobitik ateratzea:
Ehorzketetarako dagoen zenbateko bera aplikatuko da.
–Ezkontza zibilak ospatzea: 170,00 euro ezkontza bakoitzeko.
Administrazioko tramitazioak
Agiriak eman eta tramitatzea:
I. epigrafea.–Eskaera eta agiriak.
a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2,00 euro.
b) Planoak:
Artazu herriko plano bakoitzeko: haren kostua.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiri bakoitzeko: 2,00 euro.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33,00 euro.
c) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: txostenaren kostua.
d) Artxiboko ziurtagiri bakoitzeko: 4,5 euro.
e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2,00 euro.
Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidetua edo ez- badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagokion tasa ere eskatuko da.
III. epigrafea.–Fotokopiak.
–DIN A-4 moduko fotokopiak 0,15 euro.
IV. epigrafea.–Konpultsak.
–Agirien konpultsak, orri bakoitzeko 0,15 euro.
V. epigrafea.–Inprimakiak.
–Alten inprimakiak eta aldaketak (TMIZ, JEZ eta katastroa) 0,30 euro.
VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
–Ordenantza bakoitzeko 6,00 euro.
–Aurrekontu bakoitzeko 6,00 euro.
–CD batean emaniko informazioa 6,00 euro.
VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.
–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik, txostenaren kostua.
VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.
–Baimen bakoitzeko: 12.00 euro.
IX. epigrafea.–Obra lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere.
–Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.
–Txosten bakoitza: haren kostua.
–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenenengatik: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan.
–Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haren kostua.
–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzea: haren kostua.
XI. epigrafea.–Txostenak eta kontsultak, alderdi baten eskariz egindakoak, kanpora ateratako zerbitzuek luzatu edo ebatziak badira.
–Txosten bakoitza: haren kostua.
–Kontsulta bakoitza: haren kostua.
Udal igerilekuetako prezioak
–Udako denboraldirako tasak:
18 urtetik goitikoak: 66 euro.
11tik 17 urtera arte: 55 euro.
3tik 10 urtera arte: 45 euro.
65 urtetik goitikoak: 45 euro.
–Sarrera egun osorako:
18 urtetik goitikoak: 6,50 euro.
11tik 17 urtera arte: 5,50 euro.
3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.
–Astebeterako sarrera:
18 urtetik goitikoak: 25 euro.
11tik 17 urtera arte: 21 euro.
3tik 10 urtera arte: 17 euro.
–Igerilekuetako sarrera, egun erdikoa:
18 urtetik goitikoak: 4,00 euro.
11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
3.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.
Artazun, 2015eko abenduaren 24an.–Alkatea, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1517285