14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 2/2015 aldaketa

GASTUAK:

Kontu-saila: Kreditu gehikuntza.

431-60102.–Bideak konpondu eta moldatzea: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 12.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kontu-saila: Finantziazioa.

870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.000,00 euro.

Arellanon, 2016ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1600053