14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2015eko ekitaldiko udal aurrekontuko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak.

Espediente horiek interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arbizun, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Karmele Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1600022